ESZENA

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu du aurten ere

Euskaltzaindiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin. Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, eta batez ere, pieza laburren sorkuntzari laguntzea. Gidoiak bidaltzeko epea urriaren 14an amaituko da.

Hemen dituzue oinarri-arauak: Antzezlanek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Bidali beharreko datuak honakoak dituzue: taldearen izena, jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo pdf formatuan), antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak, antzezleen izenak, bai eta laburpena, eta gutxi gorabeherako iraupena ere.

Informazioa posta elektronikoz bidaliko da Euskaltzaindiaren helbide honetara: info@euskaltzaindia.eus, mezuaren gaian hauxe adierazita: LAUTAN HIRU antzerki-ekoizpenari 2023ko laguntza.

Epaileen erabakia apelaezina izango da. Saria 800 euroko laguntza gidoiari + beste 1.200 euro antzezlana 2023ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada (epaimahaiak erabakiko du hori, ekoizpenaren jarraipena egin ostean).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button