Ipar Eszena Bidea proiektua sei autonomia erkidegoetan barrena (Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskadi, Nafarroako Foru Komunitatea eta Errioxa) mugituko da irailaren 12tik urriaren 26ra arte.
Aurten 18 dira ibilbidea egiteko hautatu diren ikuskizunak, “lengoaia, estetika eta ikusle-motaren aniztasuna gailendu den programazio orokorraren barruan. Hain zuzen ere, programaren zutabeetako bat formatuen, estetiken eta lengoaien aniztasuna da; eta, beraz, espazioen zerrenda tipologietan ere askotarikoa da”.
Behar tekniko handirik ez duten ikuskizunak oholtzaratuko dira, baina Ipar Eszena Bideak antzokiak, auditoriumak eta bestelako espazio eszenikoak ere behar ditu, ongi ekipatutakoak bai formatu handiko ikuskizunak bai eta italiar estiloko antzezpenak programatzeko.
Burutuko diren jarduerak bi multzo handitan datoz banatuta: alde batetik, publiko profesionalarentzako jarduerak eta dinamizazio profesionalekoak; eta bestetik, publikoekin harremana izatekoak.
Ekimenaren barruan ikusiko diren lanak zeintzuk diren jakiteko, egin klik hemen.