ARTEA

Nagore Igarzaren “Ez Lekuak” ikusgai Donostian

Abenduaren 20era bitarte Nagore Igarzaren (Antzuola, 1979) Ez Lekuak argakiz osaturiko erakusketa ikus daiteke Okendo Kultur Etxean. Gabezia, giza presentziarik ez egotea, da argazki hauen ardatza. Argazkilariaren hitzetan, “ez gara hustasunak esnatzen digun ilusioaren aurrean aurkitzen, baizik eta gabeziaren aurrean”.

Hala, bere irudietan astialdirako eta atsedenerako eraiki ziren gune abandonatuak agertzen dira. Toki horiek euren funtzio egiteari uzten diotenean, erabilgarritasuna galtzen dute, eta bere forma eraldatu egiten da.

“Irudi fotografikoak toki horien atzean dauden makina bat istorio erreskatatzen ditu, guregana eramaten ditu, eta bere atmosferaren bitartez aurrean jartzen dizkigu”. Horrela, gure mundua irudikatzen duten ametsezko espazio poetikoak sortzen dira, misteriotsuak,

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button