MUSIKA

“Fuzz in the City” jaialdiaren bigarren edizioa, Bilbon

Asteburu honetan, hilak 27 eta 28, Fuzz in the City izeneko rock-and-roll jaialdia egingo da Bilbon. Iaz bezala, aurten ere kontzertu nagusiak Hika Ateneoan egingo dira. Horrekin batera, Bizkaiko hiriburuko beste hainbat tokira ere zabalduko da jaialdiaren egitaraua.

Hortaz, Hika Ateneoan egingo dira emanaldi azpimarragarrienak. Ostiralean, Bilboko Los Plomos, Frantziako Grand Guru eta Joseba B. Lenoir Gang arituko dira. Joseba Balaztenak abiatu berri duen egitasmoa da Lenoir Gang, eta Bilbon egingo du estreinaldia. Joseba ondoko musikariekin izango da agertokian: Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak).

Larunbatean, berriz, hauexek izango dira oholtzan: Lisboako The Dirty Coal Train, Valentziako Los Glurps! eta Supersiders gijondarrak.

Igande eguerdian, gainera, kontzertu berezia izango da Deustuko Satelite T tabernan, 13:30ean: Gora Gora Kids bandak Jaiki eta Shake! (Blue Car Records) aurkeztuko du; taldearen bigarren EPa da aipatutako hori.

Horretaz gainera, hainbat DJ saio izango dira Bilboko hainbat taberna eta saltokitan.

Informazio gehiago: Fuzz in the City-ren Facebook-en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button