ESZENA

“Telesforo ez da Bogart” antzelana, Uztaritzen eta Donibane Lohitzunen

Iduzkilore konpainiak Telesforo ez da Bogart izenburuko obra taularatuko du Ustaritzeko Bilgunean eta Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian, bihar eta etzi hurrenez hurren.

Xabier Mendigurenek idatzia eta Iñazio Tolosa zuzendua, antzezlanak antzerkia eta zinea batzen ditu. Izan ere, obran, aktore talde bat gustuko dituen filmen inguruan arituko da, obra berri bat sortzeko ariketa gisa; tartean, Blade Runner, Gone with the Wind, eta batez ere Casablanca.

Eke.eus webgunearen arabera, “Azken horretan (Casabalanca), baina, Hollywoodeko istorioa hankaz gora jarriko dute ; izan ere, benetako protagonistak, naziengandik ihesi zihoazenak, euskaldunak baitziren.

Bada garaia egiazko istorioa kontatzeko !”. Iduzkilore konpainia han eta hemen ibiliko da obra aurkezten: otsailaren 5ean, Urruñan; otsailaren 18an, Izturitzen; otsailaren 19an, Bergaran; martxoaren 17an, Seguran, eta, azkenik, martxoaren 26an, Biarritzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button