BERTSOTAN

Argi Baltza, Bertsolari Gazteen Sariketa

Igandean, hilak 4, Argi Baltza, Bertsolari Gazteen Sariketari hasiera emango zaio Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean, 18:00etan. Txapelketa hau 2021ean sortu zan Gernika-Lumoko Lilibertso Bertsozaleen Elkartearen eskutik, 2019an hil zan Muxikako Jon Lopategi bertsolaria omentzeko.

Hortaz, Lilibertsoren ekimenez antolaturiko sariketaren lehen saio horretan Aitor Etxebarriazarraga, Irati Alcantarilla, Enare Muniategi, Oihana Arana, Aissa Intxausti eta Ander Sarriugarte arituko dira.

Sariketaren hurrengo hitzorduak honako hauek izango dira: hilaren 11n, Mendatan, eta 18an, Ajangizen. Saio bakoitzean irabazle bi aukeratuko dira, eta horiek guztiak hilaren 25ean arituko dira Muxikan jokatuko den finalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button