IKUS-ENTZUN

“L’ecume des jours” filma, FASen

Michel Gondry bideo-klip eta zine zuzendariaren lan berriena ikusteko aukera izango da, gaur, ekainak 3, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia FASek ondu du, eta zineklub horretako batzordekide Norberto Albonigak aurkeztuko du. Proiekzioa jatorrizko bertsioan izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Boris Vian idazle frantsesaren eleberri homonimoan oinarritutako lana da Gondryrena, L’ecume des jours (2013). Gaixotasun bitxia duen emakume baten istorioa kontatzen du filmak, izan ere, Chloeri (Audrey Tautou) nenufar bat hazten ari zaio birikian. Gaixotasunak ekarri dituen kostuei aurre egiteko, Chloren bikotekide Colin-ek (Romain Duris) gero eta baldintza absurduagoekin egin beharko du lan. Oso estetika zaindu duen lana da, irudi metaforikoekin josia, gazi-gozoa, eta sormen plastiko mugaezinaz jantzita.

The Green Hornet (2011), Is the Man Who Is Tall Happy?: Animated Conversation with Noam Chomsky (2013) dira Gondrysk zuzendutako beste film batzuk.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button