
Donostiako Arteko galeriak Photosmartphone Book liburuan parte hartu duten 25 egileen 25 argazkirekin ondutako erakusketa iragankorra aurkeztuko du ekainaren 7an eta 8an, Makusikusi eta Igers Donostiarekin lankidetzan. Liburua kliskatu, editatu eta partekatu kontzeptupean argitaratu da.
Liburuan 25 argazkilarik euren telefono mugikorrekin egindako 375 irudi biltzen dira. Egitasmoa Instagrameko erabiltzaile talde batetik sortu da, eta Alberto Rubio izan da koordinatzailea.
Liburua eta argazkiak Artekon aurkeztuko dira Gastroimage 2013/texts world izenburupean. Izan ere, erakusketa iragankor hau ekainaren 13an inauguratuko den gastronomical.art proiektuaren aurrekaria da. Azken horrek arte bisualak eta gastronomia uztartuko ditu.
Hala, Makusikusi, IgersDonostia eta Arteko galeriak Gastroimage lehiaketa abiatu dute egitasmo zabal horren barruan: parte hartzaileek argazkigintza eta gastronomia batzen duen irudia aurkeztu beharko dute testu batekin osatua. Argazki onena, ekainaren 8an iragarriko dute, eta gastronomical.art erakusketan jarriko dute ikusgai.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://www.artekogaleria.com/



