
Joan den asteburuan, Txomin Peillen idazleak Jon Mirande, olerkaria izeneko liburua aurkeztu zuen Maulen, Euskaltzaindiaren eta Mauleko Herriko Etxeko Kultura Sailaren bultzadaz.
Mirande ezagutu eta bere pertsonaz ikertu duten guztiak bildu ziren batzat ttipi horretan. Hala, Christian Angelié-Mirande idazlearen ilobak azaldu zuen nor zen gazte denboran ezagutu zuten osaba. Gizon misteriotsua, bere logela egoten zena liburuek inguratuta.
Beste aldetik, Pablo José Aristorena kazetariak Jon Miranderen bizitza ikertu du, Parisen, eta hari esker idazle madarikatua ezagutzen dugu gehiago.
Baina lan berria Txomin Peillenek egina da. Berak azpimarratu zuen nola idazketa izan zen Miranderen maniako-depresibotasunaren sendagai nagusia. Peillenen ustez, Mirande da lehen euskal olerkari modernoa. Euskal idazle askori bidea ireki die.
“Düala berrogei urte hilik eta beti euskaldun irakurleen gogoan bizirik egon da Jon Mirande. Jon Mirande ezin egona, Mirande kexü” .
Jon Mirande, olerkaria (Jon Mirande poète parisien), Euskaltzaindiak argitaratzen duen Euskaltzainak bildumaren 18. zenbakia da. Peillenek hautatutako berrogeita bi olerki bildu dira, frantsesez eta euskaraz aurkeztuak. Liburuan ere, Christian eta André Angelié-Mirande idazlearen ilobek, Pablo Aristorenarekin batera, Miranderen eta haren familiaren biografia idatzi dute.