ESZENA

Araiako Umore Antzerkiaren XXIX. Jaialdia

Abuztuaren 12tik 15era bitartean Umore Antzerkiaren XXIX. Jaialdia egingo dute Araian, baina gero, Arabako hainbat herri bisitatuko ditu. Guztira, 43 emanaldi izango dira 25 herritan, eta bost astez, hamalau konpainiaren lanak ikusi ahalko dira. Denetarik egongo da, clown-a, antzerki fisikoa, zirkua, musika, testu antzerkia, abangoardia, eta umore dosi handiak ere bai.

Jaialdia abuztuaren 12an hasiko da The One and the one lan komikoarekin, Colette Gomette & Anna de Lirium konpainia franko-austriarraren eskutik. Hilaren 13an, Xake Produkzioak konpainia euskaldunaren Fadoak entzuten zituen gizona euskarazko komedia oholtzaratuko da. Hilaren 14an, La Caloricaren eskutik Las Aves lana ikusteko aukera egongo da. Eta bukatzeko, Els Joglars Kataluniako konpainiaren Que salga Aristófanes lanaren umore ganberroa.

Horiez gain, kalean ere hainbat pieza egingo dira, tartean, Maite Guevararen Qué buen día; Barsanti Teatroa konpainiaren Legea gu gara; Hortzmugaren eskutik Bidearen Amaieran; Tartan Trocos Lucos taldearen eskutik, eta Orain Bi konpainiaren Mute.

Abuztuan eta iraileko egun batean herriz herriko zirkuitua ere garatuko da. Hala, abuztuaren 1ean hasiko da zirkuitu hori Berganzon, eta irailaren 03an amaitu, Pagoetan. Baina makina bat lan ikusi ahalko dira honako herrietan: Amurrio, Artziniega, Bernedo, Domaikia, Eltziego, Espejo, Izarra, Bastida, Lantziego, Laudio, Luiaondo, Maeztu, Manzanos, Okondo, Oteo, Pobes, Ribabellosa, Salcedo, Birgaragoien, Iekora, Zaitegi eta Zuhatzu Kuartango.

Noiz, zer eta non hobeto jakiteko: Umore Antzerkiaren XXIX. Jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button