MUSIKA

Musika festa Ttan Ttakun irratiaren eskutik

Ttan Ttakun Irratiak urtero egin ohi duen festa egingo du larunbatean, hilak 14, Donostiako Egia auzoan dagoen Gazteszena aretoan. Jaialdia 23:00etan hasiko da eta 6:00etan amaituko da. Tarte horretan hainbat talde eta disko jartzaile arituko dira, tartean, Lobo Eléctrico eta Screamin’ Targets rock banda gipuzkoarrak, eta musika beltza jorratzen duen Budin disko jartzailea.

Irrati libreak bidali duen oharrean irakurri daitekeenez, “urtero legez izugarrizko festa antolatu dugu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasiera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall-a, txaskisak, jendea… eta batez ere, giro aparta”.

Kontzertuak bi gune ezberdinetan izango dira, alegia, areto handian eta txikian.

Handian, Lobo Eléctrico (70etako rock-and-rolla), Pennycocks (70etako punka), Screamin’ Targets (rockabilly eta powerpopa), Speed (Donostiako lehen punk taldea) eta DJ Manu Pogo (punk-rock) izango dira.

Txikian, berriz, Reverendo John Howell (soul eta funk), Ion Celestino y Los Activos (rocksteady, eta early reggae), Funkideak (80etako funka) eta DJ Budin (musika beltza).

Jaialdiaren azken orduko xehetasunak Facebooken.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button