BERTSOTAN

Araban bada zer entzun egunotan

Final handia datorren bitartean baduzue zer entzun Araba aldean. Gaur bertan, Gasteizen,  Ibaiondo Liburutegian, Mende baten aldarriak bertso-saioa-narrazioa egongo da Jon Maia eta Xabier Amurizarekin.

Ostiralean, Ondategiko Bengolarra tabernan, bertso-afaria egongo da Ander Solozabal eta Iñigo Mantzizidor Mantxi  bertsolariekin. Egun berean, Gasteizeko Ehari auzoko Kakiturri elkartean, beste bertso-afari bat egongo da.

Eta larunbatean,  Ondategin berriz, haur eta gazteentzako Ametsen fabrika ikuskizuna, Mikel Aiertza, Anjel Mari Iruretagoiena eta Igor Olabide bertsolariekin.  

Beste saioren bat ez da faltako, hortaz, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button