ESZENA

“Arabako plazetan” zirkuituak lurralde osoa kurrituko du

Arabako plazetan Arabako kale arteen zirkuituak lurralde hori zeharkatuko du osoki, eta 33 emanaldi programatu ditu irailera bitartean.

Zirkuituak clown, dantza eta zirku ikuskizunak programatu ditu lurraldeko hainbat udalerritan, 21 konpainiaren parte hartzearekin. Irailaren 25era arte ikusgarriak izango dira udalerri hauetan: Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Eltziego, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Lekora, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.

Ekimena Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekalek (Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkartea) elkarlanean antolatu dute. Artekale 2004an sortu zen euskal lurraldean “kaleko arteak balorizatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin. Izaera berezi eta bakarra du, bertan sektoreko hainbat profesionalek bat egiten baitute: artistek, jaialdiek eta banatzaileek. Guztiak kaleko artea duintzeko helburuarekin”.

Bihar bertan, ekainak 18, Tio Teronen semeak arituko dira Legutioko Ortiz de Zarate plazan, Festamentua izeneko ikuskizunarekin.
Hurrengo egunetako programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button