BERTSOTAN

Arabako eta Nafarroako Txapelketako asteburuko saioak

Aramaioko Kultur Etxean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4. finalaurrekoa. Hitzordua 17:30ean izango da.

Bertaratuko diren bertsolariak Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda, eta Ruben Sanchez dira. Bertsolari hauek Aramaion lortzen duten puntuazioari aurretik lortutakoa gehituko zaio, eta metaketa hori izango da sailkatuko duena finalerako.

Beste aldetik, eta Nafarroako Txapelketari dagokionean, larunbatean Lizarran eta igandean Lakuntzan jokatuko dira,hurrenez hurren, laugarren eta bosgarren final-laurdenak, eta beraz, finalaurrekoetako saioak erabakita geratuko dira.

Larunbateko saioan, sei bertsolari bilduko dira: Eneko Fernandez eta Josu Sanjurjo lesakarrak, Egoitz eta Iker Gorosterrazu iturendarrak, Ander Fuentes Itturri zubietarra eta Mikel Lasarte Barañaingo bertsolaria. Puntuaziorik altuena lortzen duen bertsolaria, martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekora sailkatuko da zuzenean.

Igandean, otsailaren 22an, Lakuntzako Kultur Etxean, bosgarren eta azken final-laurdena jokatuko da. 17:30ean hasita, honako sei bertsolariek kantatuko dute: Eneko Lazkoz etxarriarrak, Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea eta Ioar Tainta lesakarrek, Patxi Castillo beratarrak eta Xabier Maia elizondarrak. Saioko irabazleak, martxoaren 15ean Burlatan jokatuko den finalaurrekorako sailkatze zuzena eskuratuko du, eta berarekin batera, hiru finalaurrekoetan kantatuko duten 18 bertsolarien izenak erabakita geratuko dira.

Txapelketen gaineko informazio osoa www.bertsozale.eus webgunean aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.