ARTEA

Jeleton taldeak erakusketa loretsua paratu du Bilbon

Jeleton sortzaileen lantaldeak Floritura erakusketa paratu du Bilboko La Taller gunean.  Erakusketa “Loreen Historia Politikoari” buruzkoa da; azaroaren 30era arte dago zabalik.

Loreen Historia Politikoa egitasmoa 2003 urtean abiatu zen, Belleza Infinita argitaletxeak 2003an plazaratutako Las lilas de Jeleton liburuarekin, zeinak poemak biltzen zituen.

Hala, La Taller guneko lana proiektuaren zazpigarrena “kapitulua” da. Erakusketa askotarikoa da, eta ikerlan ikonologiko bat proposatzen du irudiaren soziologiatik abiatuta. “Errepertorio kolektibo sinbolikoetan egindako ikerlan bat da, lorearen errepresentazioaren gainekoa da, kontakizunetik poesiara, kantua, dekorazioa…”. Loreen alde politiko eta publikoen analisia da, hainbat hizkuntza eta irakurketara itzulia.

Jeleton, bestalde, diziplina anitzeko lantalde artistikoa da. 1999 urtean eratu zuten Maria Angeles Alcantarak eta Jesus Arpal Moyak sortzaileek.  Errepertorio ikonografiko, literario eta musikaletan jarduten duen taldea da, jardute autodidaktak proposatzeko eta behin behineko emaitzak argitaratzeko, betiere eztabaida pizteko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button