BESTELAKOAK

Paisaia Kritikoak

Urdaibai eskualdea suspertzeko asmoz, artea, natura eta pentsamendua uztartzen dituen nazioarteko mintegia egingo dute bihar eta etzi Bilbon (UPV-EHU Paraninfoa). Apirialren 7an, berriz, Gernikan (Elai-Alai Aretoa) izango dira. Ekimena Kritikareak (UPV-EHU) antolatu du.

Paisaia Kritikoak. Urdaibaitik abiatuta: artea, natura eta pentsamendua lelopean egingo dute bihar eta etzi nazioarteko mintegia Bilbon, eta apirilaren 7an Gernikan. Urdaibai eskualdea suspertzeko xedearekin sortu berri diren aukeren aurrean, EHUko irakasle talde batek arteaz, naturaz, eremu publikoaz eta pentsamenduaz aritzeko Kritikarea izeneko ikerketa plataforma sortu dute.

“Nazio arteko mintegi honek gai horiek guztiak aztertzeko asmoa du; eta horretarako, hainbat eragilek, sorkuntza agentziak, adituk eta hiritarrek egindako ekarpenak bilduko ditu. Paisaia kritikoak izeneko lehenengo topaketa-laborategiak bilakaera etengabea izan dezakeen Euskal Hiri demokratikoa eta jasangarria bultzatzea du helburu, deliberazio kritikoa eta lankidetzaren bidez”.

Mintegian honako hauek parte hartuko dute, besteak beste: Fernando Golvano arte kritikaria eta Estetika eta Arte Teoria irakaslea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea; Xabier Laka artista eta Eskultura irakaslea, Arte Ederren Fakultatea; eta Aitor Aurrekoetxea arte kritikaria eta EHUko Filosofia irakaslea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

Egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button