EZLEKUBAT

Flashforward Conference: flash bilerarik bikainena

Zine munduan flashforward-a flasbackaren kontrakoa da. Prolepsisa esaten diogu guk, hots, narrazioaren orainaldiari aurre egitea. Esaterako, Gabriel Garcia Marquez Cronica de una muerte anunciada liburuan idazten duenez: “El día en que lo iban a matar, Santiago Nasar se levantó a las 5.30 de la mañana para esperar el buque en que llegaba el obispo”.

Horretaz gain, Flashforward munduko flash jaialdirik prestigiotsuena da. Estatu Batuetan egiten da urtero. Aurten Bostonen izango da, irailaren 19tik 21era. Hiri horretara bilduko dira flash munduaren proposamenik berritzaileenak.

Beharbada, mundu batzar honen alderik interesgarrienetakoa bere film laburren lehiaketa da. Atalka dago banaturik: artea, cartoon, publizitatea, jokoak, motion graphics, kontaketa, nabigagarritasuna, 3D, bideoa…

Nontzeflash lehiaketan parte hartutako batzuk han ere ikusi ahal izan ditugu. Besteak beste, iazko gure irabazlea, Jossie Malis, semifinalista geratu zen han. Oraindik aukera dago atal bakoitzeko proposamenak bidaltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button