BERTSOTAN

#Josi Txapelketako azken kanporaketa, Zeanurin

 

Azaroaren 9an, domeka, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa Zeanurin. Ibarreta frontoian izango da saioa, 17:30ean. Eta bertan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen #Josi-Txapelketako finalaurrekoetan.

Zeanuriko kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Ander Elortegi Garatea, Beñat Vidal Gurrutxaga, Igor Menika Bengoetxea, Imanol Uria Albizuri, Joseba Barandiaran Andueza eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa, lehenengo finalaurrekoa, Etxebarrin (Lea-Artibai) jokatuko da azaroaren 22an, zapatua, 17:30ean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button