
Bilboko Udalak Clown Zorrotza programa antolatu du asteburu honetarako. Antzezpen umoretsuz beteriko hitzorduez gozatzeko aukera izango da Zorrotzako Azoka Parkean.
Gaur, maiatzak 9, inauguratuko da ekimena, 18:00etan, Zorrotzako Azokako Parkean, La Pez konpainiak egingo duen J. M. Brutal euskarazko ikuskizunarekin. “1943ko ekainean, Joxe Mari, Getariako izozkigilea, Bigarren Mundu Gerra 11 egunez gelditzeko gai izan zen, Hori da La Pez taldearen ikuskizunak aurkezten duen gaia. Ibilbide luzeko konpainia da eta 2024an Leioako Umore Azokan Euskadiko ikuskizun onenaren Plaza saria irabazi zuen. Geroago, 19:00etan, La Roca Producciones taldeak Zozobra lana eskainiko du.
Larunbatean, maiatzak 10, 18:00etan hasiko da programa La Churry taldearen Woooow saioarekin. Ondoren, 19:00etan, Los Putos Makinas konpainiak inprobisazioan eta antzerki-jokoan oinarritutako hiru estilo erabat desberdin uztartzen dituen Piti Peta Hofen Show ikuskizuna eskainiko du.
Amaitzeko, igandean, maiatzaren 11n, 12:00etan, To R Mansion konpainia japoniarrak Dive/Journey bere azken komedia eskainiko du. Japoniako talde berritzaileenetako baten ikuskizun berri honek Marx anaien estiloko komedia bat aurkezten du, manga erritmoarekin. Emanaldiak pantomima, akrobaziak, antzerkia, dantza, magia eta manipulazioa uztartzen ditu,
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.