ESZENA

Antzerkiaren mundu egunaren ospakizunaz

BilbaoEszenak, Bilboko Udalaren Antzerki Baliabideen Zentroak, Antzerkiaren Mundu Egunaren ospakizuna aurreratuko du ostiral honetara, eta hala, gaur berton, martxoaren 18an, antzerki laburreko hiru pieza eskainiko dituen saio berezia atondu du.

Proposamenak Dame Veneno, Happy End eta Sinreverse konpainiek eskainiko dituzte, eta, amaitzeko, festaren bukaeran, aurten Anatoli Vassiliev antzerki zuzendari errusiarrak sinatuko duen Antzerkiaren Mundu Egunaren Adierazpena irakurriko da.

Ikusleekin jolas moduko ibilaldia proposatuko da antzezpen bakoitza ikusi ahal izateko. Arratsaldean, 19:15etik aurrera areto nagusian egingo zaie harrera bertaratutako guztiei, eta bertatik aukeratutako espaziora joango dira. “Emanaldi bakoitzaren ondoren euren hasierako lekura itzuliko dira, prozesua errepikatzeko, horrela zirkuitua eratuz eta pertsona bakoitzari bi lan ikusteko aukera eskainiz”.

Dame venenoren Delirios de grandeza umorean oinarritutako pieza da, eta Judit Lorenzo eta Ana Furones antzezleek bizitzaren iraganari, errealitateari edo ametsei buruzko gogoeta egingo dute. Happy Enden Suicidio en 15 minutos lana, bere buruaz beste egitea erabaki duen bikote baten komedia beltza da. Amaitzeko, Sinreverse konpainiak Desagrégame o apriétame más fuerte lana aurkeztuko du. Lanon ezaugarria ikus-entzuleak dibertitzeko helburua da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button