ARTEA

Cemento Rezola museoak deialdi artistiko bat ireki du

Deialdia 20 eta 35 urte arteko artista gazteei zuzenduta dago, Estatu Espainiarrean egoitza duen edozein nazionalitateko edonork parte hartu ahal izango duelarik. Artistak bakarka edota taldeka aurkeztu daitezke eta gehienez bi lan aurkeztu ditzake.

Cemento Rezola museoak 10. urteurrena ospatzen du eta hori izango da hain zuzen, aurkeztutako lanek izango duten gaia. Deialdia edozein diziplina artistikoei irekita dago eta obrak bidaltzeko epea ekainaren 21a izango da.

Ideia, museoak dituen espazioak erabiltzea da praktika artistikoa adierazpenerako, hausnarketa artistikorako eta esperimentaziorako. Zonaldeak, museoaren fatxada eta inguruak izango dira.

Deialdiko baseak museoaren webgunean kontsultatu daitezke.

Alvaro Ledesmak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button