ARTEA

Guerrilla eta gorila Girls

Gorila baten maskara eramaten dute beti egiten dituzte agerraldi guztietan. Horiek dira Guerrilla Girls kolektiboa. Orain Bilboko Alondegian euren ekarpen artistiko guztien gaineko erakusketa bat egin da, urtarrilaren 6ra bitartean ikusi ahalko dena.

Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketak, kolektibo artistiko feminista estatubatuar horrek 1985ean sortu zenetik eta gaur egunera arte egindako kartel eta proiektu guztiak biltzen ditu. Kartelak sekuentzia kronologikoan daude antolatuta, eta zenbait dokumenturen ondoan jarri dira ikusgai, beren historiaren testuingurua atzemateko.

Honetaz gain, kolektiboaren argitalpen, kamiseta, gutun, ekintzen eta erakusketen dokumentazio, oroigarri eta prentsako artikuluekin batera, Amy Harrisonek 1992an egin zuen Guerrillas in Our Midst dokumentala ere ikus daiteke, egin dien Interview 2013 bideo-elkarrizketa ere bai.

Erakusketaz eta taldearen ekimenaz, hemen duzue informazio zabala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button