MUSIKA

Asteburu musikal bero-beroa izango da Le Bukowski Klubean

Donostiako Le Bukowski Klubak asteburu musikal interesgarria ondu du. Hala, bihar bertan, bi kontzertu ikusteko aukera izango da: Animal House australiarrak eta James & Black estatubatuarrak. Larunbatean, gainera, Last Fair Ladyk joko du eta igandean, halaber, Estricalla eta 25th Coming Fire.

Bihar, ostirala, emanaldi bikoitza izango da Le Bukowskin: 20:00etan, Erresuma Batuko Brighyon hirian finkatutako Animal House garaje-power-pop estiloko laukote australiarrak Sorry EPa aurkeztuko du; 23:30ean, berriz, James & Black estatubatuarrak soul espiritua eta hip-hop erritmoak uztartuko dituzte, eta emaitzari Guerrilla Soul deitu diote.

Larunbatean, 20:30etik aurrera, Last Fair Deal bizkaitarrek joko dute. Hirukoteak kutsu klasikoa zabaltzen duen (hard rock, blues, southern rock…)  Odyssey In The Key Of Three izenburuko hirugarren lana joko du. Le Bukowskiren arabera, “(diskoa) bidaia martiarra da; rockzalea eta dotorea, gogorra eta atsegina”.

Azkenik, igandean, 19:30ean, hadcore bataila bizia izango da oholtzan: Estricalla eta  25th Coming Fire. Lehenengoek Dramatic-thlon diskoa aurkeztuko dute, eta bigarrenek, aldiz, Franco goes to hollywood. “Old school hardcore soinua, %100”.

Informazio gehiago: lebukowski.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button