MUSIKA

Rodrigo Leao & Cinema Ensemble otsailean Euskal Herrian

Madredeus taldearen sortzailea, edo munduko musikaririk inspiratuenetakoa Pedro Almodovarren hitzetan, Gasteizko Principal Antzokira eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokira dator otsailean A Mâe bere proiekturik intimoena aurkeztera.

Disko hau mugimenduan grabatu da, bidaia-liburu bat balitz, eta Goa, New York, Italia edota bere jatorrizko Lisboara eramango gaitu. Leku horietan sortu baita musika hau.
Bere aurreko diskoan, Cineman, Ryuichi Sakamoto edo Portishead taldeko Beth Gibbonsen kolaborazioak izan zituen eta honetan, Cinema Ensemble bere ohiko taldeaz gain, beste kolaborazio paregabeak izan ditu: Tindersticks taldeko Stuart Staples, The Divine Comedy taldeko Neil Hannon, edota Daniel Melingo argentinarra besteak beste.

Rodrigo Leao 2007an egon zen Euskal Herrian azkeneko aldiz, Ludovico Einaudi piano-jole eta konpositore italiarraren batera eskainitako bira arrakastatsuan.

Syntoramak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button