Donostiako II VISIBLE LGTB kultura-jaialdiaren baitan, GIB/HIESaren aurkako zinema-jaialdia egiten ari dira FNAC dendan. Ekimena atzo hasi zen eta ostiralera bitarte iraungo du. Orotara bost film ikusi ahal izango dira. Atzo, Les témoins (André Techiné) pelikula proiektatu zuten.
Gaur, berriz, Gia (Michael Cristofer) lana proiektatuko dute. Edozein supermodeloren eredu izandako Gia, Marie Carangi, modelo handiaren igoera eta amiltzea kontatzen du; esparru horretan GIB/HIESak eragindako lehendabiziko heriotzetako bat da. Carangik iraultza bat ekarri zuen bere lanbidera, eta Angelina Jolie modeloaren azalean sartu zen lan bikaina eginez.
Bihar, Green plaid shirt (Richard Natale) filmaren txanda izango da. Gutxiengo sexualentzako erreferenteak sortzeko beharraren poderioz egindako zinema, gehiengoen enpatia lortu nahian.
Etzi, aldiz, The living end (Gregg Arakis). Protagonista gatazkatsu eta seropositiboek bizitzari ostikada bat ematen saiatzen dira. Bere garaian film arduragabetzat jo zuten.
Amaitzeko ostiralean, hilak 17: Rent (Chris Columbus). 90eko. hamarkadako New Yorkeko bizitza bohemioak bere desira gauzatzen du hasieratik gaixotasunari poztasunez erantzunda. Amerikar antzerkiari egindako omenaldia da.
VISIBLE jaialdiaren egitarau osoa hemen jasotzen da.