MUSIKA

Bergarako Espoloian gaur Travellin´ Brothers bilbotarrak

Kalean hiru disko dituztela eta zuzeneko emanaldietan indar ikaragarria erakusten dutela, genero honi emandako jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu dute nola gure lurraldean (Getxo, Hondarribia,….) hala espainiar eta frantziar estatuetako eszenategi ezagunenetan. 6 urteko ibilbidea egin ostean, azken lanean, Red, Hot & Blue izenburua duen lanean, ateak irekitzen diote beltzen musika guztiari, tartean eurek sortutako gai kopuru garrantzitsua bereizten dela; hauetan indar handia du haize musika tresnek osatutako sekzioak. Junior Watson, Robben Ford eta Billy Branch bezalako artista handiekin partekatu dute eszenategia. Zuzenekoetan bluesaren generoen interpretazio guztiz pertsonala egiten dute, swing, funk, soul eta Texasko shuffleaz bustirik. Baina batez ere bluesa, blues ugari Chicagotik Texaseraino eta New Orleanseraino.

Taldearen errepertorioak taldeak berak sortutakoak eta Willi Dixonen Hoochie Coochie Man, Buddy Guyen Leave my girl alone eta John Lee Hooker magoaren Boom Boom bezalako gaien bertsio klasikoak nahasten ditu. Bertan islatuko da azken lau urteetan 250 kontzertu eskaini eta gero musikak berak eskatzen duenaren arabera hazi den taldearen indarra.

Hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button