ESZENA

Antzerki arinez beteriko jaialdia

Antzerki Arineko Jardunaldiak egingo dira Bilboko Pabellon 6 aretoan, martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean.
Hamaikagarren edizio honetan estreinatuko diren pieza asko gerora hainbat herritan, jaialditan, lehiaketatan eta antzerki laburreko jardunaldietan izango dira ikusgai.

Martxoaren 29ean hasita eta lau asteburutan 16 estreinaldi oholtzaratuko dira,  astebururo lau pieza, hiru gaztelaniaz eta bat euskaraz. Denetarik egongo da: dramak, gogoetarako uneak, barreak, zuzeneko musika… baina batez ere antzerkia, antzerkia barra-barra.

Ondoren, bosgarren asteburuan, apirilaren 26an eta 27an, ostiral eta larunbatean, 3 pieza gonbidatu antzeztuko dira. Azkenik, apirilaren 28an, igande goizez, sari-banaketa egingo da, jardunaldiei amaiera emateko: Muntaia onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzarekin), Euskarazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin), Café Bar Bilbao-Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezle Onenaren Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik, eta Publikoaren Saria.

www.pabellon6.org webgunean begiratu ahalko duzue nortzuk diren antzezleak eta zein lan ekarriko duten aretora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button