MUSIKA

Lakuntza Brothers taldeak Altxerrin joko du bihar

Musikeneko, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko, sei ikaslek osatzen dute Lakuntza Brothers. Jorratzen duten musika estiloa hard bopa da, eta berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetako jazz musika berpiztea dute helburutzat. Konponketa batzuez Lakuntza anaiak arduratzen dira, baina, halaber, Horace Silver, Herbie Hancock, Eddie Harris, Freedie Hubbard edo Art Blakey bezalako hard bop musikagile eta konpontzaileak ere omentzen dituzte.

Hard boparen eragina du beraien filosofiak eta bat egiten dute bertan aurreko hamarkadetako hainbat mugimenduek: bluesa, swinga, bebopa, bogalooa, funka… Jazz musika dantzagarriagoa egitea dute eta ikusle guztientzat ulergarria izatea dute jomuga.
Lakuntza Brothers-en ibilbidea laburra bezain bizia da. Donostiako Doka Kafe Antzokian izan zen beren lehenengo emanaldia eta, haren ondotik, kontzertu andana eskaini dute hirian nahiz inguruko herrietan: Guardetxea, Mad Puba, Branka, Zestoako Barnetegia, festa pribatuak…

Taldean Juan Gabriel Lakuntza, Oskar Lakuntza, Daniel Cano, Jesús Pazos, Marcos Salcines eta Juan Manuel Estévez musikariak topatuko dituzue.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button