MUSIKA

Izaro musikariak Gasteizko El Parral tabernan joko du gaur

Mallabiako (Bizkaia) Izaro Andres Zelaieta musikari gaztearen kontzertua ondu du gaur GEU Elkarteak, Gasteizko El Parral tabernan, 20:30etik aurrera.

Izaroren hitzetan, “duela urtebete nire lehenengo kantuaren bideoa igo nuen YouTube-ra, Paradise, eta ordutik, 25 kontzertutik gora eman ditut. Kantu hori bera Pikadero filmaren soinu bandan erabili zen, zinemaldian aurkeztu zena. Aurkeztu dudan azken kanta, Honey, Gaztea irratiko kanten zerrendan sartu da, eta oso pozik nago publikoaren arretarekin”.

Egun, diskoa prestatzen ari da, Oriol Flores eta Iker Lauroba musikarien laguntzarekin. Kontzertuen harira hauxe azaldu du: “Orain arteko kontzertuetan bakarrik aritu izan naiz; orain bakarrik edo musikariekin joaten naiz, aukeren arabera”. Gaurko kontzertuan,  hain justu, ez da bakarrik arituko oholtzan.

Ostegunean, halaber, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, Zahara taldearekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button