IKUS-ENTZUN

Zine zoldatsua ikusgai izango da Gernikan

Pura Caspa jaialdiaren 18. edizioa egingo dute ostiralean, urriak 24, Gernikako Elai Alia zine-aretoan, 19:30ean. Antolatzaileen arabera, ikus-entzunezko urdaitegi fina ikusteko parada izango dute bertaratuko direnek. “Egungo zine-panoramako sortzaile handienetakoak igaro dira jaialdi honetatik, nerd batzuk baino ez zirenean”.

Rober Garay diseinatzaile eta komiki egileak eta Borja Crespo zinegile eta komikizaleak antolatzen duten jaialdian azken urteotako lan labur onenak aurkeztuko dira, beti ere, genero fantastikoarekin eta terrorearekin lotuta. Horrekin batera, sormen-lan alternatibo, dadaismo, gore, animazio, komiki eta zoldak ere euren espazioa izango dute jaialdian.

Film laburrok bideo digitalean eginda daude, aurrekontu txikiekin, baina irudimen handiarekin. “Eldarniozko film laburrak (batzuk gehiegizkoak), umore beltzari lotutakoak, B saila, azken joera ikonoklastak…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button