IKUS-ENTZUN

Krzysztof Kieslowski zuzendariari buruzko zinema zikloa berriz Iruñean

Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarrari buruzko zinema-zikloa martxan jarriko da berriz Iruñeko Kondestableko aretoan. Zuzendariaren bi film, pantailaratuko dira (El Azar eta Sin final, ekainaren 19an, eta 26an) Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Protokolo berriarekin aforo mugatua izango da eta sartzeko aldez aurretik izena eman beharko da.

Krzysztof Kieslowski (1941-1996) poloniarra Europa erdialdeko zinema-zuzendaririk ezagunenetako bat izan da. Bere lan aipagarrienen artean Trois couleurs izenekoa dago, Frantziako banderari dedikaturikoa. Trilogia horrek mundu osoan eman zion ospea. Bere lan nabarmenetako bat ere Dekalogoa izenekoa da. Obra horrek Hamar Manamenduetan du oinarria. Kieslowskik erlijioa hartu zuen gizakiaz eta bere kontradikzioez mintzatzeko.
“Nire film guztietan, lehenbizikotik azkenetaraino, agertzen diren gizabanakoek ezin diete erabateko zentzurik aurkitu beren egintzei, benetan ez dakite nola bizi eta, egiazki, ez dakite non dagoen Ongia eta non Gaizkia, eta bilaketan ari dira etsi-etsian”.

Piotr Adamski adituak honela definitu zuen zuzendaria: “Bere ibilbide profesionala 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen, noiz film dokumentalak filmatzen aritu zen. Bere filmetan garai hartako poloniarren eguneroko bizimodua erregistratzen zuen: langile bat, alderdi komunistako ekintzaile bat, atezain bat… Kieslowskik aitortzen zuenez, dokumentu-entrenamendu horrek gero egiaren faltsutasuna antzematea ahalbidetu zion.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button