BERTSOTAN

Zubiriko saioan Aimar Karrika onena

Giro ederra nagusi, Zubiriko Gautxori jatetxeko aretoan, bertsolari gazteak ikusteko irrikan. Aimar Karrika izan zen onena eta berak puntu gehien batuta, finalaurrekorako sailkatze zuzena lortu zuen. Hortaz, datorren martxoaren 8an Lesakako Kultur Etxean jokatuko den saioan izango da auriztarra.

Atzetik, puntuazioz oso hurbil izan zituen bertsolari gehienak: Oskar Estangak egin zuen bigarren, Saioa Alkaiza eta Amaia Elizagoienek puntu berdinak batuta hirugarren eta laugarren hurrenez hurren, Sarai Robles barañaindar bertsolari gazteak bosgarren postua lortu zuen eta Joseba Beltza etxarriarra izan zen seigarren. 

Saio polita eginda, puntuazio orokorren zain geratu beharko dute Oskar Estangak, Saioa Alkaizak, Amaia Elizagoienek, Sarai Roblesek eta Joseba Beltzak.

Lizarrako Gazteriaren Etxean jokatuko da laugarren final-laurdena, larunbatean 17:30ean, Eneko Fernandez, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Egoitz Gorosterrazu eta Ander Fuentes bertsolariekin.
Igandean berriz, Lakuntzako Kultur Etxean egingo den azken final-laurdenean ondoko sei bertsolariak arituko dira: Eneko Lazkoz, Xabier Maia, Ioar Tainta, Patxi Castillo, Iñigo Olaetxea eta Xabier Terreros. Bertan erabakita geratuko dira finalaurrekoetako saioak.

Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button