BERTSOTAN

Jokin Uranga gailendu da Elgoibarren

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren, G Puntua, final zortzirenetako bosgarren saioa jokatu zen joan den asteburuan Elgoibarko Herriko Antzokian. Bertan sei bertsolari aritu ziren eta azkenean, Jokin Uranga izan da puntu gehien lortu zituena. Beraz, zuzenean final laurdenetara sailkatzea lortu du.

Gpuntua Kronikagile Taldearen webgunean irakurri dugunez, Joxe Munduate, Jokin Uranga, Unai Gaztelumendi, Oier Aizpurua, Mikel Arrillaga eta Egoitz Eizagirre izan ziren saioan, eta gai jartzaile lanetan, aldiz, Kepa Isasi.

Agurren ostean, bertsolariek 8ko txikiari ekin zioten, “eta izan da ale ederrez gozatzeko aukerarik”. Gero puntuak erantzun eta oina emanda bertsoa osatu behar izan zuten. Amaitzeko, 8ko handian aritu ziren, “saioak goia jo duen momentua”. Kartzelakoan berriz, “saioak behera egin zuen”.

Azkenik, irabazle Jokin Uranga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button