MUSIKA

Igelaren bandak “Preguntatxo bat” argitaratu du

Igelaren banda taldeak bigarren diskoa kaleratu berri du. Preguntaxo bat (Elkar) izenburudun lana Hasier Oleaga (bateria), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Bixente Martinez (gitarra) musikariek grabatu dute, instrumentista beteranoak eta gazteak uztartuz.

Taldeak 2000. urtean plazaratu zuen estreinako lana, eta 2008ra bitarte kontzertuak ematen aritu zen. Harrezkeroztik, banda isilik egon da bigarren grabazio hau kaleratu arte.
Diskoan euskal kantu edo dantza zaharrak ardatz dituzten pieza instrumentalak biltzen dira, konponketa eta harmonizazio berriekin jantzita. Inprobisazioak tarteentzako tokia ere bada; hau da, jazz giroetan haziriko egokitzapenak dira.

Beste batzuen artean, Mikel Laboa hildako musikariak Joxan Artzeren hitzetik idatziriko Martxa baten lehen notak doinua entzun daiteke, “Mikel Laboa laguna eta kantari handiaren oroimenez”, bai eta Xabier Leteren Habanera ere. Biak ala biak inprobisaziotik sorturiko bertsioak dira. Orotara, 13 doinu jasotzen dira, eta horietatik bi Bixente Fernandezen originalak dira: Gora Errepublika 1 eta Gora Errepublika 2

Elkar argitaletxearen arabera, “emanaldiak ez dira, dena dela, musika hutsa. Doinu bakoitzak du bere historia, bere jatorria, bere ibilbidea, nola gure kulturaren oroimenean hala gugan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button