IKUS-ENTZUN

Piztiaren Bihotzeraino Bidaia

Donostiako Arteleku zentroan Zine Arraroa zikloaren hirugarren edizioa egiten ari dira urtarrilaren 28tik hasita eta otsailaren 1a bitarte Zine Mapa 3 izenburupean.

Atzo, Virginia García del Pino zine zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sortzailearen Masterreko zuzendaria aritu zen Zarata, Pixela, Erraiak, Pelikula  saioarekin.

Gaur berriz, Víctor Moreno zine zuzendaria eta Madrileko Design IED Europear Institutuko Ikus-Entzunezkoen Narratiboan irakasleak Piztiaren Bihotzeraino Bidaia izenburuko jardunaldian parte hartuko du.

Hainbat film eskainiko ditu aditu honek: Feriantes (2010), La gran enana (2009), El género (2009), El extraño (2009) Fajas y …corsés (2007), Fauna humana (2007) eta Felices Fiestas (2007).  Bi film luzeen zatiak ere eskainiko ditu: Holidays (2010) eta Edificio España (2012),

Bihar, Aida Vallejo UPV/EHUko Ikus-entzunezkoen sailean irakaslea eta zine dokumental sortzailean aditua, zinemaldien inguruan arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button