MUSIKA

Jose Gonzalez kantautorearen taldea Euskal Herrian izango da

Jose Gonzalez kantautore garaikidea da. Bere gitarra akustikoa soinean duela, Nick Drake musikari galestarraren ondaretik edaten duten kantuak idazten ditu. Suediarra ezaguna egin da oso, bere doinu batzuk telebistako iragarkietan agertu direlako. In Our Nature da songwriter-aren lanik borobilena.

Junip, berriz, Gonzalezek 14 urte zituela abiatu zuen taldea da, Tobías Winterkorn (teklatuak) eta Elias Araya (bateria) musikariekin batera. Hasiera batean hardcore doinu biziak jotzeko batu baziren ere, gerora 60ko eta 70eko hamarkadako rock eta folk doinu koloretsuekin maitemindu ziren. Amerikako Estatu Batuetako musika unibertsoan horditu ostean, musikari bakoitzak bere bakarkako ibilbidea jorratzeari ekin zion.

Junip, baina, bueltatu da, eta lehendabiziko lana plazaratu dute: Fields, non Jose Gonzalezen konposatzeko eta abesteko manera leuna nabaritzen den, beti ere, ondo girotzen duen oinarri erritmikoaren lanarekin jantzita.

Hirukotea 2011 otsailaren 9an izango da Bilboko Azkena aretoan, eta sarrerak jada eskuragarri daude.

Noise On Tour-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button