IKUS-ENTZUN

Animadeba jaialdia abenduaren azken asterako, prest

Debako udalak Animadeba jaialdia antolatu du aurten ere.  Abenduaren 26tik 29ra egingo da X. edizioa, eta bertan, haur zein helduentzako film labur eta luzeak proiektatuko dituzte.

Abenduaren 26an, 17:00etan, Nur eta herensugearen tenplua (Juanba Berasategi, 2017) filmarekin abiatuko dute Animadeba jaialdia. Horren ostean, En el techo del mundo (Rémi Chayé, 2015) Frantziako film luzearen txanda izango da. Asteazkenean, abenduaren 27an, Laban, mamu txikia. A ze beldurra! (2016) eta La tortue rouge (Michael Dudok de Wit, 2016) filmak ikusteko aukera izango da.

Betiko lez, Gortina lehiaketa antolatu dute, Maxi Tabernan abenduaren 28an, 19:00etan, eta horren ostean, Psiconautas, los niños olvidados (Alberto Vázquez eta Pedro Rivero, 2015) proiektatuko dute.

Azken egunean, abenduaren 29an, Kote Camacho zinegileak Gortina Tailerra eskainiko du 11:00etan hasita, eta gero,  19:00etan, ondorengo film laburrak eskainiko dituzte: Areka (Aitzur taldea), Hamabietan duelua (Unai Guerra), The Neverending Wall (Silvia Carpizo), Nunca pasa nada (Javier Prieto), After Work (Luis Usón), Decorado (Alberto Vázquez), Kutxa beltza (Isabel Herguera eta Izebene Oñederra), Knockstrike (Genis Rigol, Pau Anglada eta Merc Torices), Amarillo (Ana Perez Lopez), eta All I Need is You (Aitor Oñederra).
Eguna ixteko, 22:00etan, Gortina lehiaketaren sari banaketa egingo dute, eta amaitzeko, Unclose eta Tormento (DJ) taldeek kontzertua eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button