ESZENA

“Zertarako hegoak” eta “Ispilua” antzezlanak

Metrokoadroka kolektiboak Zertarako hegoak obra estreinatuko du ostiralean, apirilak 12, Oreretako Niessenen, Berria egunkariaren hamargarren urteurrenaren harira. Auzolanean, lagun ugariren babesarekin eta laguntzarekin sortu dute antzezlan berri hau.

Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan aktoreek antzeztuko dute obra. Testua Oier Guillanena eta aktore taldearena da, eta zuzendaritza artistikoaz Jabi Barandiaran, Dejabu Panpin Laborategia eta Metrokoadroka arduratu dira.

Metrokoadroka kolektiboaren arabera, “Egoera absurdu batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak. Adibidez: zer egin daiteke hegan egiteko balio ez duten hegoekin? Pertsona normal orok duen ‘boterea’z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz”.

“Ispilua” antzezlana, Bermeon

Bestalde, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreek Ispilua izenburuko obra taularatuko dute Bermeoko Kapilla aretoan: “Bi aktore; Drama eta komedia; Antzerkia eta gizartea; Montajeak eta prozesuak; Maitasunaren aurreko hausnarketa; Pentsaerak eta sentimenduak; Desioak eta inertziak; Zalantzak; Edozein zapatu gau eta bizitza osoa; Eszenen arteko momentuak; Berrogei minutu”. Antzezlana 22:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button