Bihar Made in Russia izeneko obra aurkeztuko duten Andrei Andrianov dantzaria eta Oleg Soulimenko koreografo errusiarrek dance-performance baxuko duo bat sortu zuten Saira Blanche Theatre-rentzat 1993an. Duoa hainbat jaialditan aurkeztu zen, hala nola, Vienan, Moskun eta Berlinen. Geldialdi luze baten ondoren, Andrei Andrianovek eta Oleg Soulimenkok berriro ekin zioten euren lankidetza lanari 2007an.
Azken pieza horren bitartez pertsona ospetsu birekin modu konfidentzialean zuten harremana ezagutzera eman dute. Bata europarra zen eta bestea errusiarra: Jean-Luc Godard zinema-zuzendaria eta Maya Plisetskaya erregimen sobietarreko lehen mailako dantzaria.
Adrianovek eta Soulimenkok beren ibilbide artistiko eta pertsonalen eboluzioa islatu nahi dute kantuen, istorioen eta zenbait dantza estiloren bidez. Kontrastaketa post-komunista gogor bat ekialdeko eta mendebaldeko klixe kulturalen artean.
La Fundicion-ek bidalita