MUSIKA

Cleckhudderfax eta Beards taldeek Getarian joko dute

 

Kontzertu interesgarria izango da gaur Getariko gaztetxean. Izan ere, 22:00etatik aurrera Ingalaterrako bi taldek joko dute: Londres hiriburuko Cleckhudderfax eta Leed hiriko Beards.

Ingalaterrako hiriburukoek sintetizadore soinuetan oinarritutako punk eta psikodelia kutsudun pop doinuak jotzen dituzte. Saltoka hasteko aproposa. Ingelesek 2011n grabaturiko Spen Beck diskoa aurkeztuko dute.

Leeds hiriko Beards taldearen proposamena, berriz, askoz punk zaleagoa da. Erritmo hautsiak, angeluarrak, azkarrak eta emakumezkoen ahotsak uztartzen dituzte. Hala, punkaren zein funkaren edo jazzaren esparruetan bustitzen dira aurreiritzirik gabe. Holandako Dog Faced Hermans taldearen antzera, non The Ex taldeko musikariek joten duten. Taldeak 2010ean grabaturiko Brick by Boulder lanean jasotako kantuak aurkeztuko ditu.

Biak ala biak Do it yourself filosofiaren jarraitzaileak dira, alegia, taldeen jarduera guztia modu autogestionatuan kudeatzen dute. Ez hori bakarrik, talde benetan bikainak dira!!!

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button