LITERATURA

Bizkaiko Foru Liburutegiko “Euskara Irakurle Taldean” izen-ematea

Martxoaren hasierako egunetatik aurrera, eta ekainera bitartean, Txani Rodriguez idazleak Bizkaiko Foru Liburutegiko Euskara Irakurle Taldea dinamizatuko du. Izena emateko aukera otsailaren 8tik 29ra arte duzue, liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez.

Lau hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da taldea hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, irakurritako liburuaz hausnartuko da, eta bere alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.

Euskarazko hainbat lan irakurriko dituzte hilabete horietan, tartean honakoak:  Hiri hondakin solidoak (Jon Alonso); Beduino bat Karibe aldean (Ali Salem Iselmu); 12etan bermuta (Jasone Osoro); Wagner auziaz (Hedoi Etxarte);  X hil da (Alaine Agirre);  Hauts haietatik (Unai Villena);  Zorion klandestinoa (Clarice Lispector); Karanbola toxikoak (Andoni Urzelai);  eta Zu (Anjel Lertxundi).

Horretaz gain, Foru Liburutegiak, besteak beste, honako hitzaldi hauek antolatu ditu Literatura Topaketetan: Lourdes Oñederra (apirilaren 28an) eta Mikel Peruarena (ekainaren 9an).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button