IKUS-ENTZUN

Ezinbesteko zinea Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Ezinbesteko Zinema izeneko zikloa ondu du Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan. Filmak jatorrizko bertsioak proiektatzen dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Egitaraua iragan urrian hasi zen eta maiatzera bitarte iraungo du. Emanaldiak Nafarroako Filmotekan izaten dira.

Zikloan XX. mendeko hamarraldi guztietako film onenak proiektatzen dira. Esate baterako, datorren asteazkenean, martxoak 7, Scener ur ett äktenskap-Scenes from a Marriage (Ingmar Bergman, 1974, Suedia) proiektatuko dute; 14an, Paris, Texas (Wim Wenders, 1984, Alemania); 21ean, Hannah and her Sisters (Woody Allen, 1986, AEB), eta 28an, Da hong Deng long Gao gao Gua-Raise the Red Lantern (Zhang Yimou, 1992, Txina).

Emanaldiotan, gainera, beti izaten da zine zaleren bat (zuzendari, gidoilari, aktore…) filma aurkezteko.

Egitarau osoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button