MUSIKA

Heineken Jazzaldian, tokiko taldeen hautaketa

Heineken Jazzaldiak bertoko 10 jazz talde sartuko ditu 2016ko uztailaren 21etik 25era arte garatuko den programazioan, eta horretarako, hamar talde hautatzeko prozesua zabaldu du.

Talde edo banda horiek Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariz osatuak egon beharko dute. Parte hartu nahi duten taldeek material hauek igorri behar dituzte, postaz, Heineken Jazzaldiko bulegoetara (Victoria Eugenia Antzokia. Erregina Erregentearen Kalea, 8-4. 20003 Donostia): estudioan edo zuzenean grabatutako musika (gutxienez hiru pieza, izenburua eta egilea edo egileak adieraziz) CD euskarrian; eta taldearen historia laburra.

Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak 15 talde hautatuko ditu, eta talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute. Eta fase honetan parte hartzen duten hamabost taldeen artetik aukeratuko ditu Batzorde Antolatzaileak 51. Heineken Jazzaldiaren programazioan sartuko diren 10 taldeak.

Datuak eta abar, 2015eko azaroaren 6a baino lehen jaso behar dira. Eskaera orria Jazzaldiko webgunean (www.heinekenjazzaldia.com) zuzenean bete ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button