IKUS-ENTZUN

Victor Erice zinegileari buruzko zikloa, Bilbon

Azkuna Zentroko Zinematekak Victor Erice (Karrantza, Bizkaia, 1940) zinegileari buruzko programa abiatu du. Zikloa hilaren 17an hasi zen, eta uztailaren 9ra arte iraungo du.

Ericek El Espíritu de la Colmena (1973) eta El Sur (1993) film laudatuak egin ditu. Biak ala biak, asteon pantailaratu ditu Azkuna Zentroko Zinematekak.

Datorren astean, bi emanaldi izango dira, asteazkenean, hilak 24, El Sol del Membrillo (1992) eta Víctor Erice: Paris-Madrid Allers-Retours (2010), eta ostegunean, hilak 25, zinegile bizkaitarraren bi film labur aurkeztuko dira: Alumbramiento (2002) eta La Morte Rouge (Soliloquio) (2006). Bi labur horiekin batera, solasaldia izango da Santos Zunzunegui zine-adituarekin.

Informazio gehiago: azkunazentroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button