Ezezez laukote bilbotarrak Kabakriba lehergailu musikal berria kaleratu du, eta aurkezpen ofiziala gaur, hilak 9, egingo du Gernikako Kult Parnasoa gunean, gaueko 22:00etatik aurrera. Ez da asteburu honetan egongo duen saio bakarra, izan ere, Loiuko Bakarrak elkarteak Gazte Eguna antolatu du maiatzaren 10erako herri horretan, eta 22:30ean hasiko diren kontzertuetan Ezezez taldeak ere joko du, Pinpilinpussies eta ArkeTyPo taldeekin batera.
Ezezez taldea 2022 urte inguruan eratu zen Unai Madariagaren bultzadaz, honek disko bat kaleratu ostean. Sasoi hartan sorturiko kantuak ingelesez egiten zituen taldeak, baina hizkuntza hori aparte utzi eta euskaraz kantatzen hasi ziren. Aldaketa horrekin batera etorri zen Katuzaldia diskoa, bira luze batean makina bat jaialdi, herri eta hiritan zabaldu zutena, eta sekulako kritika onak jaso zituena.
Orain, Kabakriba kaleratu dute, taldearen estudioko hirugarren diskoa. Lan berria zabaltzeko bira luzea egingo dute uda ostera arte; Paris ere bisitatuko du taldeak, bai eta Azkena Rock jaialdia eta Andoaingo Rock jaialdia ere.
Harrapatuko zaituzten musika dakar Kabakriba lanak, eta asteburu honetan entzuteko abagunea izango duzue. Ez hutsik egin!