BERTSOTAN

Amaitu da Udabarria Bertsotan fasea

Joan den ostegunean jokatu ziren Udabarria Bertsotan faseko azkenengo saioak Busturian eta Zallan. Horien ostean Bizkaiko Txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda osatu da, eta bertan dauden 29 bertsolariak txapelketari begira jarriko dira orain.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak, Udabarria Bertsotan fasetik sailkatutakoak, eta txapelketan zuzenean izena emateko eskubidea izan eta parte hartuko dutenak bilduko dira.

Hala, alde batetik, 2021eko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera daukate 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek. Hauexek: Eneko Abasolo Txabarri, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez,  Julen Arzanegi Erezuma, Oihana Bartra Arenas, Paule Ixiar Loizaga Legarra, eta Txaber Altube Sarrionaindia. Eta, azkenik, Udabarria Bertsotan fasean sailkatu direnak: Aissa Intxausti Aburuza, Aitor Arrutia Azkueta, Ander Sarriugarte Garcia, Araitz Katarain Mugarza, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Bittor Altube Sarrionaindia, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Igor Galarza Intxausti, Iker Garitagoitia Astigarraga, Iker Uriarte Urrutia, Inazio Vidal Gurrutxaga, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Iruri Altzerreka Martinez, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia, Koldo Gezuraga Seijiido, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Goiriena Larrazabal, Mikel Retolaza Etxebarria, Peru Irastortza Santxo, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button