ARTEA

“Alu min nun?”

Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan, maiatzaren 6 tik 22ra bitartean, aluminiozko eskultura eta margoak bildu ditu Aitor Ruiz de Egino artistak, Alu min nun? izenburupean.
Oraingo honetan, Aitor Ruiz de Eginok, aluminiozko proposamen artistikoak jarri ditu Urretxun. “Forma liriko, misteriotsu, eta bizidunak egiten saiatzen naiz”, izaten da artistaren lema.

1971 urtean jaio zen artista hau Enpresan Diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Masterra dauka Bitarteko Kulturalen Kudeaketan Deustuko Unibertsitatean.
Iaz hiru erakusketa indibidual egin zituen: Saint Jean Pied de Port-eko Josette Dacosta galerian; Hernaniko Kultur Etxean, eta Donostiako Bigara eta Vitran. Nabarmentzeko ere bada Arabar Errioxan kokaturik dauden Fernandez De Pierola upategietan eginiko erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button