MUSIKA

Mendeku Itxua heavy metal taldeak "Piztien Pare" lana argitaratu du

Piztien Pare izenburua du heavy talde gipuzkoarraren hirugarren lanak. Ortots Burdin Hotsak diskoetxearen arabera, "Usurbilgoek heavy metal melodikoa euskaraz jorratzen segitzen dute, aurretik gure lurraldean beste hainbatek egin bezala. Ordea, berezko nortasuna eta estiloa ere aldarrikatu nahi dute. Su Ta Gar aitzindariekin zuten lotura atzean utzi dute. Mendeku Itxua izateko eta erakusteko garaia iritsi da".

Diskoa HiGain estudioan grabatu dute Haritz Harregirekin teknikariarekin, eta laster eskuragarri izango da Durangoko Azokan. Piztien Pare taldearen hirugarren lana da, aurretik Gure oihua (2006) eta Indarrak batuz (2009) diskoak argitaratu zituzten. Lan berriak Amerikako Estatu Batuetako trash metala eta Europako hard rocka biltzen ditu. Riffak eta melodiak nabarmentzen dira, baita tempo lasaiak ere.

Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Ixak (ahotsa eta gitarra), Ander (gitarra eta koruak), Iñigo (baxua eta koruak) eta Martin (bateria).

Ortots Burdin Hotsak diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button