ESZENA

“Off Lokal” deialdia, Gasteizeko Nazioarteko Antzerki Jaialdiari begira

Gasteizko Nazioarteko 46. Antzerki Jaialdiak Off Lokal edizio berri baterako deialdia egiten du. Deialdi hori sortzaile lokalei zuzenduta dago eta “antzerkia ohikoez bestelako espazioetara eramatea” du helburu. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik.

Hiru proposamen eszeniko hautatzeko deialdia da hori, beti ere, sorkuntza eszeniko berria eta sorkuntza lokala sustatzeko asmoz. Lan horiek koproduzituak izango dira, artista hautatuen eta Udalaren Antzoki Sareak artean (azken hori Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren bitartez).

Proposamenak ikusle-kopuru mugatu batentzat (15 ikusletik 30era bitartean) eta antzeztu nahi diren lekura egokitu beharko dira, ikusleekiko gertutasuna funtsezko faktorea delako.

Gaia librea izango da, eta proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz antzeztu beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak hainbat istorio eta gune proposatu ahal izango ditu. Aurkeztutako proposamenen artean, epaimahaiak egokienak hautatuko ditu, eta horietako bat in itinere (hots, gune eszeniko b atetik beste baterako bidean) emateko aukera gordeko du.

Off Lokal deialdiaren gaineko datuak hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button