BESTELAKOAK

Iñaki Larrea argazkilariaren “zuhaitzak”, Iruñean

Iruñeako AFCN elkartean, Iñaki Larrea argazkilariaren erakusketa ikusi ahalko da abuztura bitartean. Zuhaitzez betetako argazki guztiak Yo, arbol izenburupeko erakusketan bildu ditu.

Ezinegonak jotako autodidakta honek edertasun handiko irudiak ateratzen ditu beti, eta naturaren eta paisaiaren inpaktu bisuala bilatzen ditu.

Berak dioenez, argazkigintzara hurbildu zen ikusten zuenaren gainean zituen ideiak adierazi ahal izateko, mundu honek dituen edertasunak transmititzeko. Izan ere, beti bizi izan da naturarekin liluratuta, eta are gehiago gizakiaren eskuak paisaia hori ukitu ezin izan badu.

Hainbat erakusketa egin ditu batez ere Nafarroan, eta bere lanak aldizkari dezentetan agertu dira, eta nola ez, sari askoren jabe ere bada.

Bere argazki ikusgarriak duen web-orrian ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button